Zein da 'ittule' hitzaren esanahia?

Maxixatzen.eus

Maxixatzenek, Azkoitiko euskarazko hitzak bultzatu asmoz, Azkoitiko hitz bat argitaratzen du astero. Joan zen ostiralean 'kibistie' Azkoitiko hitza erakutsi zuen webgunean. Oraingoan, 'ittule' hitza aukeratu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Ittule hitzak itzaina esan nahi du, idiaren aurretik joaten den pertsona edo gida turistikoa.

Adibidez, honako modu honetan erabil daiteke:

Azkoitiko hizkeran: "Biaje osun neska batek laundu ziun, gure ittule zan aure".

Euskara batuan: "Bidaia osoan neska batek lagundu zigun, gure itzaina izan zen hura".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide