Urrezko Binakako Aizkolari Txapelketaren hirugarren jardunaldia jokatu zuten atzo, igandea, Aian, eta Julen Alberdi Txikia IV.a azkoitiarra lehiatu zen proban, Ugaitz Mugertza ondoan zuela. Bikoteak Ruben Saralegi eta Eneko Otaño izan zituen aurrez aurre, eta Mugertzak eta Txikia IV.ak egin zuten denborarik onena. Izan ere, irabazleek 21 minutu eta lau segundo behar izan zituzten lanak amaitzeko, eta Saralegik eta Otañok baino bi minutu gutxiago, hain zuzen ere.
Gizonezkoen binakako txapelketa ez ezik, emakumezkoen Urrezko Banakako Aizkolari Txapelketa eta gizonezkoen Urrezko Harri-jasotze Txapelketa ere jokatu zituzten Aian, eta Nerea Sorondo eta Iñigo Eizagirre Eiza izan ziren garaileak.