Udazkeneko Tenis Txapelketako finalak jokatuko dituzte bihar, Txerloian

Maxixatzen.eus

Txapelketako partida bat. (Argazkia: Txerloia Tenis Kluba)

Bi final jokatuko dituzte eguerdian hasita. Alde batetik, final nagusia, eta bestetik, Quick mailakoa. 

Bihar, zapatua, Txerloia Tenis Klubak antolatutako Udazkeneko Txapelketako finalak jokatuko dituzte, Txerloiako tenis pistetan. 12:00etan hasiko dira finalak. Final nagusian, Agustin Quintanak Jon Orbegozoren aurka jokatuko du. Quick mailako finalean, berriz, nor baino nor gehiago arituko dira Alejo Azkue eta Eneko Etxaniz.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide