'Cats' eta 'Turuleka oiloa' filmak emango dituzte aste honetan Baztartxon

Maxixatzen.eus

'Cats' filmeko irudi bat.

Bi film ikusteko aukera izango da aste honetan Baztartxo antzokian. 'Cats' zapatuan, igandean eta astelehenean izango da ikusgai; 'Turuleka oiloa', aldiz, igandean.

Aste honetan bi film eskainiko dituzte Baztartxo antzokian. Alde batetik, Cats filma izango da ikusgai zapatuan (22:00), igandean (19:30), astelehenean (20:00), ikuslearen egunean. Bestetik, Turuleka oiloa haurrentzako filma eskainiko dute igandean, 17:00etan. Ostiralean ez da film emanaldirik izango, Zaldi Urdina antzezlana izango baita.

Hona hemen aurrerapen bideoak:

Cats

Turuleka oiloa

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide