Urteko lehen elkarretaratzea egin dute gaur, astelehena, pentsiodunek. Joan zen astean ez zuten elkarretaratzerik egin, astelehena, hilak 6, Errege eguna izan baitzen. Pentsio duinen alde kartelak eskuetan zituztela, pentsiodunen eskubideak aldarrikatu dituzte plazan, eta dozenaka herritarrek parte hartu dute elkarretaratzean. Datorren astean ere ordu eta leku berean jarri dute hitzordua.