HARA! Udane Juaristi ETB1eko 'Egun on Euskadi' saioan elkarrizketatu dute

Maxixatzen.eus

Udane Juaristi 'Egun on Euskadi' saioan. (EITB)

Udane Juaristi azkoitiarra elkarrizketatu dute ETB1eko 'Egun on Euskadi' saioan. Juaristiren mural bat munduko horma-irudi onenen artean izendatu du nazioarteko webgune batek, eta gai horretaz jardun da, besteak beste, saioan.

2019ko horma-irudi azpimarragarrienen zerrendan sartu zuen Street Art 360 webguneak Udane Juaristi azkoitiarraren mural bat. Hori dela eta, gaur, astelehena, ETB1eko Egun on Euskadi saioan elkarrizketatu dute Juaristi. Oviedoko (Asturias, Espainia) Rosales kalean egin zuen azkoitiarrak horma-irudia, eta gai hori nahiz beste hainbat izan du hizpide Juaristik Iban Garateren saioan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide