Hasi dute Holz und Blech musika elektronikoaren jaialdia

Maxixatzen.eus

Elektropeña musika jartzailea, gaur eguerdian.

Gaur eguerdian hasi dute Holz und Blech musika elektronikoaren jaialdia; Zuhaitz Urain Zizu zenaren omenez egiten dute. 21 orduko musika festa izango da.

Elektropeña musika jartzaileak ireki du gaur, 12:00etan, Holz und Blech musika elektronikoaren jaialdia; Dean eta Zakela tabernen artean jardun da musika jartzen DJa. Zuhaitz Urain Zizu zenaren oroimenez antolatu ohi dute.

21 orduz jarraian musika entzuteko aukera izango da jaialdiaren barruan, gaur eguerdian hasi eta bihar goizera bitartean. Guztira, hemeretzi musika jartzailek parte hartuko dute jaialdian.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide