Udane Juaristi artista azkoitiarrak Oviedon (Asturias, Espainia) egindako horma-irudia 2019ko muralik onenen zerrendan sartu du Street Art 360 kaleko arteari buruzko eskoziar webguneak. Juaristik Oviedoko Parees Fest jaialdian parte hartu zuen iaz, eta pintura plastikoa erabiliz Oviedoko Rosales kalean egin zuen horma-irudia.
Street Art 360 eskoziar webguneak mundu osoan zehar 2019an egindako ehun horma irudi aukeratu ditu, izen handiek eta talentu berriek egindakoak.