Gabonetako kanpainarekin amaitzeko, Erregetako 500 euroko hiru sari zozkatu ditu Herrixen merkatari elkarteak gaur, asteartea. Avia gasolindegian, Liroa fisioterapia zentroan eta Mari fruta dendan egokitu diru hiru sariak.
Avia gasolidegiko zenbaki saritua 8.638 zenbakia da, eta ordezkoa 8.515 zenbakia. Liroa fisioterapia zentroko zenbaki saritua 4.860 da, eta ordezkoa 4.826. Mari fruta dendan egokitu den zenbaki irabazlea, berriz, 7.882 da, eta ordezkoa 7.864. Irabazleek 15 eguneko epea dute saria jasotzeko. Saritua agertuko ez balitz, ordezko zenbakia duenak irabaziko du 500 euroko saria.