Arropa birziklatzeko ikastaroa eskainiko dute datorren asteazkenetik aurrera, Elkargunean. Tailerra asteazkenetan izango da, 17:30etik 20:00etara bitartean, eta interesatuek Elkargunean bertan eman beharko dute izena tailerrean parte hartu ahal izateko. Antolatzaileek adierazi dutenez, ikastaroak plaza mugatuak izango ditu, eta aurrera egiteko gutxiengo parte-hartzaile kopurua izan beharko du.