Atzo, Errege bezpera, hiru Errege Magoen kabalkada izan zen Azkoitian. 19:30ean abiatu ziren Santa Klaratik eta eliz atarira iritsi bitartean, Meltxor, Gaspar eta Baltasar Errege Magoek jendetzari egin behar izan zioten agur. Ibilbide guztia bete zuten azkoitiarrek, eta "ekarriko, ekarriko" oihuak entzuteko modukoak izan ziren beste urte batez.