Elkargunea bete du K-bareteko kideek eskainitako kontzertu akustikoak

Maxixatzen.eus

Sei lagunek eskaini zuten atzoko emanaldia Elkargunean. 200dik gora lagun joan ziren kontzertu akustikora. Aurretik, dantza ikastaroa eskaini zuten K-bareteko kideek.

Atzo, zapatua, K-bareteko kideek kontzertu akustikoa eskaini zuten Elkargunean. Aretoa jendez leporaino bete zen; izan ere, 200 lagun baino gehiago joan zen ikuskizunaz gozatzera.

Maite Alberdi, Eneritz Aulestia, Jone Larrañaga, Aitor Leon, Andrea Pozo eta Nora Unanue izan ziren agertokian, eta hainbat abesti eskaini zituzten. K-baret 2020an hamar urte beteko dituen Bigoterik Gabea antzerki taldearen obra da, eta bertako kideek eskaini zuten atzo emanaldi berezia.

Gainera, emanaldiaren aurretik, 27 lagunek dantza ikastaroa jaso ahal izan zuten K-baret taldeko kideen eskutik Elkargunean bertan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide