Urtarrilaren 11n Bilbon egingo den manifestaziora joateko autobusa antolatu dute

Maxixatzen.eus

2019. urtean egindako manifestazioko pankarta. (Argazkia: usurbileginez.com)

Orain presoak dinamikak manifestazioa egingo du hurrengo zapatuan Bilbon, euskal presoen eskubideak defendatzeko.

Hurrengo zapatuan, urtarrilak 11, euskal presoen eskubideak defendatzeko manifestazioa egingo dute Bilbon Orain presoak, atera bidera lemapean. Orain presoak dinamikak deitu du manifestazioa; 17:00etan hasiko da Bilboko La Casillatik.

Bertara joateko autobusa antolatu dute Azkoitian. Zakela, Zurt, Tta-kun eta Etxe Aitz tabernetan jarri dute autobusean izena emateko papera, 10 euro ingururen truke. Manifestaziora 15:30ean abiatuko da autobusa Eroski txiki pareko autobus geltokiaren paretik.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide