Zein da 'kepixe' hitzaren esanahia?

Maxixatzen.eus

Hainbat lagun mendira kepixe/bisera jantzita. (Argazkia: senderismo.net)

Maxixatzenek, Azkoitiko euskarazko hitzak bultzatu asmoz, Azkoitiko hitz bat argitaratzen du astero. Joan zen ostiralean 'txofertu' Azkoitiko hitza erakutsi zuen webgunean. Oraingoan, 'kepixe' hitza aukeratu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Kepixe hitzak bisera esan nahi du. Adibidez, honako modu honetan erabil daiteke:

Azkoitiko hizkeran: «Mendire jute ginenin beti kepixe ematen gendun».

Euskara batuan: «Mendira joaten ginenean beti bisera eramaten genuen».

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide