Urtero legez, abenduaren 31n euskal presoen eskubideen aldeko manifestazioa egingo dute Azkoitiko kaleetan zehar, eta EH Bilduk eta Azkoitia Baik manifestaziora joateko deia egin diete herritarrei. "Azkoitiko EH Bildutik eta Azkoitia Baitik gure konpromiso sendoa adierazi nahi dugu Euskal Preso Politikoen oinarrizko eskubide eta giza eskubideen defentsan. Horregatik, presoen berehalako euskal herriratzea eta preso gaixoen etxeratzea eskatzen dugu legediak esaten duen bezala", azaldu dute bi alderdiek.
Bestalde, urtarrilaren 11n Bilbon egingo den Orain Presoak manifestazio nazionalera joateko deia ere egin diete herritarrei, eta aldarri horretara batzeko eskatu diete gainontzeko alderdiei ere.