Zein da 'txofertu' hitzaren esanahia?

Maxixatzen.eus 2019ko abe. 27a, 09:38

Maxixatzenek, Azkoitiko euskarazko hitzak bultzatu asmoz, Azkoitiko hitz bat argitaratzen du astero. Joan zen ostiralean 'ottopotton eiñ' Azkoitiko hitza erakutsi zuen webgunean. Oraingoan, 'txofertu' hitza aukeratu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Txofertu hitzak gidatzea esan nahi du.

Adibidez, honako modu honetan erabil daiteke:

  • Azkoitiko hizkeran: «Aspaldixen eztiñat txofertu ta perezikin natxion».
  • Euskara batuan: «Aspaldi ez dinat gidatu eta nagia ematen zidan».

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide