Hainbat gai landuko dute bihar, ostirala, Udaleko ezohiko osoko bilkuran. Urteko azken udalbatzarra izango da, eta besteak beste, 2020ko udal aurrekontuak bozkatuko dituzte. Hona hemen biharko gai zerrenda:
- 2020 ekitaldirako Azkoitiko Udala, San Jose Egoitza, Zubiaurre-Elkargune Institutua, Azkoitia Lantzen, S.A.-ren aurrekontua eta Aurrekontu Kontsolidatuaren hasierako onespena.
-
2020 ekitaldirako Azkoitiko Udalaren langileen plantila eta Lanpostuen Zerrendaren hasierako onespena.
-
2020-2022 Azkoitiko Udalaren Plan Estrategikoaren hasierako onespena.
-
2020 ekitaldirako Aurrekontua exekutatzeko Udal Arauan Kontuhartze mugatua ezartzearen hasierako onespena.
-
Kreditu transferentzia bidez kredituak aldatzeko Azkoitiko Udaleko 7 zenbakidun espedientearen onespena.
- Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Azkoitiko Udalaren arteko hitzarmena onestea, mendekotasun prestazio ekonomikoak jasotzen dituzten herritarrek jasotako zaintzaren kalitatearen aldiko jarraipena egiteko.
- 2020-2024 Azkoitiko Adikzioen Prebentzio Komunitarioko Udal Planaren onespena.
- 2020-2023 Euskara Sustatzeko Ekintza Planaren onespena.