Parke estaliko kulunka bat apurtu dutela salatu du Udalak

Maxixatzen.eus

Gaur, asteartea, apurtuta agertu da parke estaliko aniztasun funtzionala duten haurrentzako kulunka. Udalak halako jokabideak "onartezinak" direla adierazi du.

Azkoitiko Udala kexu agertu da gaur, asteartea, parke estaliko aniztasun funtzionala duten haurrentzako kulunka bat "indarrez txikituta" agertu delako. Halako jokabideak "onartezinak" direla adierazi du Udalak, eta espazio publikoak errespetatzeko eskatu die herritarrei.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide