Azkoitiako parrokiako kideek, urtero legez, Jaiotza prestatu dute. Atzo, astelehena, inaugurazio ekitaldia egin zuten parrokian bertan, eta Salvamento Maritimo Humanitario (SMH) taldeko kideek parte hartu zuten ekitaldian. Horrez gain, parrokiako abesbetza, katekesiko haurrak eta beren familiak ere izan ziren inaugurazio ekitaldian.
Emozio uneak bizi zituzten atzo, Aita Mari erreskate itsasontziko partaidea izan den Iñigo Gutierrezen hitzartzea izan baitzen Jaiotza zabaldu aurretik. Hark, azkoitarrei eskerrak eman zizkien SMH taldearekin izan duten parte hartzeagatik.
Otsaila bitartean, irekita
Atzotik ikusgai dago Jaiotza parrokian. Astean zehar 09:00etatik 12:30era eta 16:30etik 19:30etara zabalduko dute. Jai egun eta asteburuetan, berriz, 09:00etatik 12:30era egongo da irekita parrokia. Otsailaren lehen egunetara arte egongo da ikusgai Jaiotza, parrokian.