Zein da 'ottopotton eiñ' hitzaren esanahia?

Maxixatzen.eus

Maxixatzenek, Azkoitiko euskarazko hitzak bultzatu asmoz, Azkoitiko hitz bat argitaratzen du astero. Joan zen ostiralean 'kilipau' Azkoitiko hitza erakutsi zuen webgunean. Oraingoan, 'ottopotton eiñ' hitza aukeratu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Ottopotton eiñ esamoldeak edatea esan nahi du.

Adibidez, honako modu honetan erabil daiteke:

  • Azkoitiko hizkeran: «Ottopotton eittie majo gustatzezako horri».
  • Euskara batuan: «Edatea asko gustatzen zaio horri».

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide