Txema Matanzas abokatu eta preso ohiak eta Asier Altuna Lapatza azkoitiarrak hitzaldia eskaini zuten atzo, asteazkena, Elkargunean. Besteak beste, euskal presoak azken urteetan egiten ari diren "urratsak" izan zituzten hizpide Matanzasek eta Altunak. Hitzaldian azaldu zuten legeak ematen dituen "aukeren" bidez kartzelatik irteteteko preso bakoitza "bere ibilbidea" egiten ari dela.
Nabarmendu zuten, ordea, legea ez dela "berdin" aplikatzen, "salbuespenezko lege berezi bat" dagoelako. Lege hori "Espainiako Audientzia Nazionalak euskal presoei ezartzen diena" dela adierazi zuten. "Lege hori dagoen bitartean, preso arruntek duten ibilbide bera egitea benetan da zaila", azaldu zuten. Lege horren aurrean jendearen mobilizazioa "funtsezkoa" dela adierazi zuten.