Pentsio "duinak" eskatzen jarraitzen dute herritarrek

Maxixatzen.eus 2019ko abe. 16a, 12:18

Pentsiodunak, plazan.

Astelehenero moduan, gaur, abenduak 16, ere dozenaka erretiratu eta pentsiodun elkartu da herriko plazan, "pentsio duinak" eskatzeko.

Astelehenero egiten duten elkarretaratze deiari erantzunda hainbat pertsona bildu da herriko plazako eskaileretan "pentsio duinak" eskatzeko. Pentsio duinen alde karteltxoak izan dituzte eskuetan gaur ere plazan bildu diren erretiratuek eta jubilatuek. Datorren astelehenean, ordu eta leku berean izango da kontzentrazioa, eta herritarar guztiei egin diete deialdian parte hartzeko deia.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide