Jon Kareagak Gabonen inguruan hausnartzeko hitzaldia eskainiko du asteartean Elkargunean

Maxixatzen.eus 2019ko abe. 16a, 09:11

Jon Kareaga (Argazkia: utzitakoa)

Parrokiko taldeak antolatu du hitzaldia, Gabonen inguruan hausnartzeko. 

Jon Kareaga Fridays for future ekimeneko kideak hitzaldia emango du bihar, abenduak 17, 19:00etan, Elkargunean. Parrokiko taldeak antolatuta, Gabonen inguruan hausnartzeko solasaldia eskainiko du aktibista zumaiarrak.

Zer motatako Gabonak? Eta zer motatako zoriona? izenburupean eskainiko du Kareagak hitzaldia. Parrokiko taldeak azaldu duenez, haurrak zaintzeko zerbitzua eskainiko dute hitzaldiak irauten duen bitartean.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide