Beasaingo VI. Erauskin Igoera irabazi du Ibon Beitiak

Maxixatzen.eus

Beitia saria jaso duen unean. (Argazkia: Beitia)

Auto pilotu azkoitiarrak minutu bat, 33 segundo eta 559 ehuneneko behar izan ditu Beasaingo auto lasterketa irabazteko.

Ibon Beitia auto pilotu azkoitiarrak Beasaingo VI. Erauskin Igoera irabazi du gaur, igandea. Errebueltie Eskudeixe ordezkatuz, Speed Car GT1000 autoarekin minutu bat, 33 segundo eta 559 ehunenekotan egin du Beasaingo erdigunetik Erauskin auzora dagoen 2,5 kilometroko ibilbidea. 

Guztira bi entrenamendu eta bi igoera egin dituzte Erauskin auzora. Igoeretan lortutako denborak izan dira probarako baliagarriak, eta Beitiak egindako igoera izan da eguneko azkarrena. Bigarren sailkatuak —minutu bat, 34 segundo eta 515 ehuneneko— baino segundo bat gutxiago behar izan du pilotu azkoitiarrak proba irabazteko.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide