Zerga Ordenantzetan hobariak emateko irizpideak aldatu egin dira eta arrazoi hori tarteko, familia ugariek berriro aurkeztu behar dute eskaera Herritarren Arreta Bulegoan 07:30etik 15:30era bitartean. Hobariak estandarizatutako familia errentaren arabera emango dira, eta errentak familia unitatearen diru- sarreren, tamainaren eta osaeraren arabera kalkulatuko dira.
Hobaria onartuz gero, hurrengo urteetean automatikoki ezarriko da hobaria betiere indarrean dagoen zerga ordenantzen irizpideak betetzen badira. Eskaera egiteko ondorengo dokumentazioa aurkeztu behar da:
- Familia ugariko tituluaren fotokopia indarrean.
- Familiako kide guztien PFEZren onartutako aitorpenaren fotokopia edo hala badagokio, adin nagusikoak diren kide guztiek sinatutako eskaria Udala baimenduz datuak biltzeko.
- Familia unitateko kideren baten ezgaitasunaren ziurtagiria, egotekotan.
- Banaketa/dibortzio kasuan, egoeraren azterketa egiteko dokumentuak.