Urtero bezala, bidezko merkataritzaren denda zabalik da Torrezuri erakustokian, jatorrizko produktuak bitartekorik gabe saldu eta herrialde pobreei garatzen laguntzeko asmoz. Hilaren hasieratik, askotariko produktuak erosteko aukera egon da saltokian, hala nola elikagaiak, dekoraziorako produktuak eta jostailuak. Bi astez zabalik izan ostean, zapatuan itxiko ditu saltokiak ateak. Bien bitartean, gaur 10:30etik 12:30era eta 15:00etatik 19:30era eta zapatuan 10:30etik 13:00etara bitartean irekiko dute.