Atzo, osteguna, amaitu ziren Gazte Geroak antolatutako hitzaldi zikloak. Jon Redondo Eusko Jaurlaritzako kirol zuzendariak eta Olatz Legarza Basque Team taldeko koordinatzaileak eman zuten hitzaldia, Elkargunean. Hainbat gairi buruz aritu ziren bi hizlariak.
Basque Team taldea 2007an sortu zuten Eusko Jaurlaritzak eta Euskal Irrati Telebista erakunde publikoak. Fundazioak ez-profesionala, goi mailakoa eta goi errendimenduko euskal kirola sustatzea du xede Nazioarteko Batzorde Olinpiarrak onartutako modalitate guztietan. Lankidetza publiko-pribatuaren bitartez, kirolariei behar dituzten baliabideak eta laguntzak emateko jaio zen Fundazioa. Besteak beste, egiten ari diren lanaz hitz egin zuten Azkoitian Legarzak eta Redondok.