Luizi bat izan da gaur 07:30 aldera Aizpurutxoko zubiaren inguruan, Gi-631 errepidean, Azkoitia eta Zumarraga artean. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, luiziaren eraginez errai bat itxi dute, eta uneotan (08:30) errepidea garbitzen ari dira. Ondorioz, trafikoa moteldu eta auto ilarak sortu dira bi noranzkoetan.