Urolako Komunikazio Taldeak telebista eta ikus-entzunezkoen lantaldea osatzeko bi langile behar ditu: zuzendaria eta erredaktorea. Eskaintzarekiko interesa duten pertsonek abenduaren 20a, ostirala, baino lehen bidali beharko dituzte curriculumak zuzendaritza@ukt.eus helbidera.
Honako hauek dira bi lanpostu horietarako betebeharrak:
Zuzendaria kontratatzeko oinarriak
- Egitekoak:
- Telebistaren eta ikus-entzunezkoen arloa antolatu eta koordinatu.
- Ikus-entzunezkoen arlorako estrategia garatu lantaldean.
- UKTko erredakzioaren zuzendaritzari dagozkion lanak egin.
- Bete beharreko ezaugarriak:
- Kazetaritzan edo ikus-entzunezko Komunikazioan goi titulatua eta esperientzia bermatuta izatea ikus-entzunezkoen arloan.
- Euskara hutsez lan egiteko gai izatea eta gaztelania egoki menderatzea.
- Gidabaimena eta auto propioa.
- Proiektuak gidatzeko ekimena eta taldean lan egiteko gaitasuna.
- Aintzat hartuko da:
- Frantsesa edo ingelesa menderatzea.
- Proiektuen kudeaketa estrategikoan edo antolaketan ikasketak edo esperientzia izatea.
Erredaktorea kontratatzeko oinarriak
- Egitekoak:
- Ikus-entzunezko kazetaritza lana (telebistarako, webguneetarako...).
- UKTko erredakzio taldean sortzen diren kazetaritza lanak.
- Bete beharreko ezaugarriak:
- Kazetaritzan edo ikus-entzunezko komunikazioan goi titulatua eta esperientzia bermatuta ikus-entzunezkoen arloan.
- Euskara hutsez lan egiteko gai izatea eta gaztelera egoki menderatzea.
- Gidabaimena eta auto propioa.
- Taldean lan egiteko eta ardurak hartzeko gaitasuna.
- Aintzat hartuko da:
- Frantsesa edo ingelesa menderatzea.
- Kazetaritza idatzian jarduteko gaitasuna.