Herrixen elkarteak Gabonetako kanpainaren baitan azken urteetan egin izan du hogei otarren zozketa, eta aurten ere egingo du. Datorren zapatutik, abenduak 7, abenduaren 20ra bitartean herriko dendetan ordainketak Azkoitia Txartelarekin egiten dituzten herritarren artean zozkatuko dituzte otarrak. Otarren sari banaketa abenduaren 20an, ostirala, Etxebeltzen egingo dute, 20:30ean. Otarren zozketaz gain, elkarteak Gabonetako Errifa Potoloa izenarekin, 500 euroko hiru sari zozkatuko ditu urtarrilaren 7an.