Gipuzkoako adinekoen eta pentsiodunen elkarteen plataformak elkarretaratzea deitu du hilaren 12rako, Gasteizen. Eusko Legebiltzarraren atarian egingo dute elkarretaratzea, 11:00etan. Kontzentrazioan eskatuko dute pentsioak 1.080 eurotara arte osatzea eta Espainiako Kongresuan Pentsio Publikoen Sistema bermatzea.
Plaza Ondo jubilatuen elkarteak elkarretaratzera joateko autobusa antolatu du. Abenduaren 12an, 08:20an, Aizkibel liburutegiaren ondoko geltokitik abiatuko da autobusa Gasteizera. 14:30erako etxean izatea aurreikusi dute antolatzaileek. Bidaia txartelaren prezioa 10 eurokoa da.