2020ko egutegia

Abuztuko egutegia

Maxixatzen.eus

2020 urtearen egutegiko zortzigarren orrira iritsi gara. Maxixatzenen abuztuko egutegiaren orria da honako hau:

Mirentxu Larrañagaren esaldi honek laguntzen dio Jon Andoni Martinen argazkiari: 

ABUZTU, AGORRIL, DAGONIL

Aterraldia, iturburu oro ez agortzeko saialdia.

 

Ilargiaren inguruko informazioa:

  • Abuztuak 3, 17:59ean, ilbete.
  • Abuztuak 11, 18:45ean, ilbehera.
  • Abuztuak 19, 04:42ean, ilberri.
  • Abuztuak 25, 19:58ean, ilgora.

 

Herriko festak:

Abuztuaren 14tik 18ra, andramaixek ospatu ohi dira herrian. Aurten, ez da festarik izango COVID-19agatik.

Abuztuaren 28an, Aizpurutxoko festak izan ohi dira.

 

Abuztuko jai eguna da abuztuak 15

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide