Jone Zabaletak ATE Ciutat de Tortosa krosa irabazi du

Maxixatzen.eus

Jone Zabaleta, podiumean.

Jone Zabaleta korrikalari azkoitiarrak Tortosako (Herrialde Katalanak) ATE Ciutat de Tortosa krosa irabazi zuen atzo, igandea.

Jone Zabaletak 4,5 kilometroko aire zabaleko V. ATE Ciutat de Tortosa krosean parte hartu zuen, eta 15 minutu eta 56 segundo behar izan zituen proba lehen postuan amaitzeko. Tortosan (Herrialde Katalanak) jokatu zuen proba azkoitiarrak Lleidako Unibertsitatea ordezkatuz. Sailkapena baliagarria izan zuen Kataluniako Unibertsitate Txapelketarako.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide