2020ko egutegia

Maiatzeko egutegia

Maxixatzen.eus

Maiatzaren lehena da gaur, 2020. urteko bosgarren hilabeteko lehen eguna. Hona hemen Maxixatzen egutegiaren maiatzeko orria:

Mirentxu Larrañagaren esaldi honek laguntzen dio Jon Andoni Martinen argazkiari: 

MAIATZ, LORAIL, ORRIL

Ate-ondoko baratzea loretan eta loreontziak apain-apain erakusleihoetan.

 

Ilargiaren inguruko informazioa:

  • Maiatzak 7, 12:45ean, ilbete.
  • Maiatzak 14, 16:03ean, ilbehera.
  • Maiatzak 22, 19:39ean, ilberri.
  • Maiatzak 30, 05:30ean, ilgora.

 

Festak izatekoak ziren:

Maiatzak 1, Floreagako festak.

Maiatzak 3, Santakutzko festak.

Maiatzak 15, Madariagako festak.

 

Gaur, maiatzak 1, jai eguna da.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide