2020ko egutegia

Urtarrileko egutegia

Maxixatzen.eus

Balda eraikineko atea. (Argazkia: Jon Andoni Martin)

Urte berri on guztioi! Ireki zaigu 2020. urtearen atea, eta bertan murgildu gara guztiok.Iaz bezala, aurten ere Maxixatzenek egin duen egutegiaren orriek dakartena azalduko dizuegu hilaren lehen egunetan. Aurten, Jon Andoni Martin Gonzalezek egindako Azkoitiko ateen argazkiak eta Mirentxu Larrañaga Sueskunek idatzitako esaldiak bilduko ditugu orri guztietan.

Mirentxu Larrañaga Sueskunen esaldi honek laguntzen dio Jon Andoni Martinen argazkiari: 

URTARRIL, URTEBERRIL, ILBELTZ

Hasi berritan, edozein ate irekitzeko irrikan gabiltza; edonon aritzeko, edonora joateko grinak garabiltza.

 

Ilargiaren inguruko informazioa:

  • Urtarrilak 3, 05:45ean, ilgora.
  • Urtarrilak 10, 20:21ean, ilbete.
  • Urtarrilak 17, 13:58ean, ilbehera.
  • Urtarrilak 27, 22:42ean, ilberri.

 

Urtarrileko jai egunak dira urtarrilak 1 eta urtarrilak 6.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide