Plaza Ondo elkarteak buruaren kontrola lantzeko tailerra antolatu du. Abenduaren 10ean hasiko dira saioak, 19:00etatik 21:00etara bitartean, eta hiru hilabetez luzatuko dute. Antonio Mendez izango da tailerra gidatuko duen pertsona.
Izen ematea asteartean, abenduak 3, zabalduko dute jubilatuen elkartearen bulegoan.