Zein da 'lurmen' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Maxixatzen.eus 2019ko aza. 29a, 09:00

Maxixatzenek, Azkoitiko euskarazko hitzak bultzatu asmoz, Azkoitiko hitz bat argitaratzen du astero. Joan zen ostiralean 'tripeko botoie' hitzaren esanahia erakutsi zuen webgunean. Oraingoan, 'lurmen' hitza aukeratu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Lurmen hitza elurra urtzen denean erabiltzen da.

Adibidez, honako modu honetan erabil daiteke:

  • Azkoitiko hizkeran: «Hemen elurre eote zanin kostan lurmen eote zan».
  • Euskara batuan: «Hemen elurra egoten zenean kostan elurra urtuta egoten zen».

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide