Hamaika ekintza egingo dituzte abenduaren 3ra bitartean, baina gaur tute eta eskoba txapelketa jokatu dute. Dozenaka lagun elkartu da Plaza Ondo elkartearen egoitzan eta tabernan kartetan jokatzeko. Parte hartzaile guztiek elkarteko tabernan jateko eguneko menua irabazi dute. Lehen eta bigarren sarituek, berriz, produktuz osatutako saskia jaso dute. Hona hemen astea betetzeko falta diren ekintzak:
Azaroak 28, osteguna
- 17:00etan, bingo berezia.
Azaroak 29, ostirala
- Dantza elkartean, 17:00etatik 20:00etara.
Azaroak 30, zapatua
- Txorizo pintxoa eta txikitoa bazkideentzat, 11:00etatik 13:00etara. Bazkideek txartela erakutsi beharko dute.
Abenduak 1, igandea
- 11:00etan, meza parrokian.
- 14:00etan, lagunarteko bazkaria Joseba Jatetxean. Izena ematean 32 euro ordaindu beharko dira.
Abenduak 3, asteartea
- 'Saihestu arriskuak' hitzaldia, Kontsumobideren eskutik, elkartean, 17:00etan.