'Palabek: refugio de esperanza' erakusketa eta dokumentala ikusgai, Torrezurin

Maxixatzen.eus

Ostirala bitartean egongo da ikusgai Torrezurin 'Palabek: refugio de esperanza' erakusketa eta dokumentala,18:00etatik 20:00etara bitartean. Palabek Ugandako errefuxiatuen eremua da, eta  hango bizimodua jaso dute erakusketan.

Garapenean Bidelagun egitasmoaren barruan, Palabek: refugio de esperanza erakusketa zabaldu dute Torrezuri aretoan. Herenegun ireki zuten erakusketa, eta ostirala bitartean izango da ikusgai, 18:00etatik 20:00etara. Hego Sudanen egun bizi den gerratik ihesi, egunean batezbeste 500-600 pertsona iristen dira Palabeken dagoen errefuxiatu eremura; hango bizimodua jaso dute erakusketan. Erakusketaz gain, gai horren inguruko dokumentala ere proiektatuko dute egunotan Torrezurin.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide