Igandean hasiko den Emakume Master Cup txapelketan parte hartuko du Eneritz Arrietak

Maxixatzen.eus 2019ko aza. 22a, 10:49

Zamudion jokatuko dituzte norgehiagokak, 11:00etan hasita. Azkoitiarrak Patri Espinar iazko txapelduna zango du aurrez aurre. Ez da partida erraza izango Arrietarentzat.

Igandean hasiko da Lehen Mailako lau eta erdiko Emakume Master Cup txapelketa, eta Eneritz Arrietak lehian parte hartuko du beste urte batez. Zamudion jokatuko dituzte norgehiagokak, eta azkoitiarrak Patri Espinar izango du aurrez aurre. Ez da partida erraza izango Arrietarentzat; izan ere, Espinarrek irabazi zuen iaz Lehen Mailako Emakume Master Cup txapelketa.

Zortzi pilotari ariko dira nor baino nor Zamudion, 11:00etan hasita. Partidak irabazten dituzten lau pilotariek segituko dute txapelketan aurrera. Finalerdiak Otxandion (Bizkaia) jokatuko dituzte lau pilotari onenek azaroaren 30ean. Finala abenduaren 15ean izango da Barakaldon (Bizkaia).

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide