Zein da 'tripeko botoie' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Maxixatzen.eus

Maxixatzenek, Azkoitiko euskarazko hitzak bultzatu asmoz, Azkoitiko hitz bat argitaratzen du astero. Joan zen ostiralean 'oillogaitze' hitzaren esanahia erakutsi zuen webgunean. Oraingoan, 'tripeko botoie' hitza aukeratu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Tripeko botoie zilborra da.

Adibidez, honako modu honetan erabil daiteke:

  • Azkoitiko hizkeran: «Gure umiei gustatze zako beintzet tripeko botoien jolasin ibiltzie».
  • Euskara batuan: «Gure umeari gustatzen zaio behintzat zilborrarekin jolasean ibiltzea».

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide