Esku Bidez taldeko kideek material bilketa kanpaina hasi dute Egeo itsasoko Lesbos eta Kios uharteetako errefuxiatuen guneetan dauden lagunei laguntzeko. "Pertsonen oinarrizko beharrak asetzeko material bilketa" dela jakinarazi dute. Hala nola, mantak, lo zakuak, galtza luzeak, zapatak, konpresak eta pardelak jasoko dituzte abenduaren 8ra bitartean.
Azkoitian jasotakoa Egeoko uharteetan jarduten duten Attika Human Support gobernuz kanpoko erakundeari emango diote. Materiala uzteko, parrokia irekita egongo da 09:00etatik 12:30era bitartean goizez, eta 16:30etik 19:30era artean arratsaldez. Igandean, ordea, Garapenean Bidelagun azoka solidarioa egingo dute hamar taldek, herriko plazan. Esku Bidez taldeak ere postu bat izango du azokan, eta bertan produktuak saltzeaz gain, material bilketa egingo dute. Egiten duten lana ere azalduko dute taldekideek.