Pentsiodunek hutsik egin gabe jarraitzen dute, eta astelehenero moduan, "pentsio duinak" eskatzeko dozenaka herritar bildu dira Kontzejupean. "Pentsio duinen alde" karteltxoak izan dituzte herritarrek eskuetan gaurko elkarretaratzean. Datorren astean, ordu eta leku berean egingo dute kontzentrazioa, eta herritarrei protesta ekitaldian parte hartzeko deia egin diete.