Hainbat herritar joan zen Gazte Geroak antolatutako Euskaraz idazten duen idazle baten bizipenak solasaldia entzutera. Literatura eta euskara izan zituen hizpide Anjel Lertxundik atzo, osteguna, Elkargunean; besteak beste, euskararen ibilbidean literaturak duen rolaz aritu zen hizketan Lertxundi.
Atzokoa izan zen Gazte Geroak antolatutako hitzaldien bigarren saioa. Lehenengo saioan, Matia Fundazioko kideek zahartzaroaren erronkak izan zituzten hizpide. Hirugarren eta azken hitzaldia, berriz, abenduaren 12an izango da; Mikel Landa txirrindulariak Kirola eta herriaren inguruko gogoetak solasaldia eskainiko du Elkargunean, 18:30ean hasita.