Azkoitia Lagunkoiak eta Udalak hitzaldia antolatu dute datorren asteazkenerako, hilaren 20rako, Elkargunean. Elikagura orekatuaren garrantzia bizi osasungarri baterako izenpean, Intza Sudupe dietista azkoitiarrak hainbat azalpen eta argibide emango die bertaratzen direnei. 19:00etan hasiko da solasaldia, eta doakoa izango da.