Adinduen Astea asteartean hasi ziren ospatzen San Jose egoitzan. Floreaga Ikastetxeko ikasleek dantzan jarri zituzten egoitzako egoiliarrak. Atzo, asteazkena, seiko urre txapelketa egin zuten egoitzan. Gaur, berriz, asteko bigarren bisita jaso dute: Xabier Munibe Ikastolako ikasleek eta Azkoitia BHI ikastetxeko ikasleak izan dituzte bisitan. Dantza, bertso eta abesti saioak egin dituzte, eta txisteak ere kontatu dituzte. Amaieran, egoiliar bakoitzak oparia jaso du parte hartu duten ikasleen eskutik.
Bihar, ostirala, txokolatada egingo dute egoiliarrek, eta ondoren bingoan jokatuko dute. Hau da Adinduen Asteko datozen egunetako egitaraua:
Azaroak 15, ostirala:
- 16:00etan, txokolatada.
- 16:30ean, bingoa.
Azaroak 16, Boluntarioen Eguna:
- 16:30ean, Bizkargi Musika eta Dantza Eskolako ikasleen bisita.
- 19:30ean, afari girotua Iñaki Basaberekin.
Azaroak 17, Sendiaren Eguna:
- 10:00etan, txalkor txistularien kontzertua.
- 11:00etan, meza.
- 12:00etan, hamaiketakoa eta opari banaketa egoiliarrei.
- 13:30ean, bazkaria.