Udal Musika Bandaren erakusketa zabalduko dute bihar

Maxixatzen.eus 2019ko aza. 13a, 15:00

Bandaren 150 urteko historia ezagutzeko aukera izango dute herritarrek Torrezuri erakustokian. Hilaren 24ra bitartean egongo da zabalik erakusketa.

Azkoitiko Udal Musika Bandak 150 urte bete dituela eta, erakusketa zabalduko dute bihar, osteguna, Torrezuri aretoan. Bertan, bandaren historia ezagutzeko parada izango dute herritarrek, hilaren 24ra bitartean. Astelehenetik ostegunera, 18:00etatik 20:00etara bitartean zabalduko dute erakusketa, eta asteburuan, 12:00etatik 14:00etara artean ikusi ahal izango da.

Horrez gain, bandaren 150 urteko ibilbidea jasotzen duen liburua aurkeztuko dute hurrengo ostiralean, Santa Zezilia egunean. 19:30ean izango da hitzordua, udaletxean.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide