Arratsaldez itxita egongo da Aizkibel liburutegiko beheko solairua hiru egunez

Maxixatzen.eus

Zientzia tailerren saioak direla eta, arratsaldez itxita egongo da Aizkibel liburutegiko beheko solairua bihar, etzi eta etzidamu.

Gaztetxoak zientziara, teknologiara, ingeniaritzara eta matematikara hurbiltzeko tailerrak eskaniko ditu Aizkibel liburutegiak 8 eta 12 urte arteko neska-mutilentzat datozen hiru egunetan (asteazkena, osteguna eta ostirala). Hori dela eta, Udalak adierazi duenez liburutegiko beheko solairua arratsaldez ez da erabilgarri egongo herritarrentzat hiru egun horietan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide