Memoriaren Egunaren harira, elkarretaratze isila egingo dute ostegunean

Maxixatzen.eus 2019ko aza. 12a, 11:12

Iaz egindako elkarretaratzea.

Etzi, osteguna, 11:00etan, bost minutuko isilunearekin egingo du Udalak Memoriaren Eguneko ekitaldia.

Aurreko urteetan bezala, Intsausti Jauregi aurreko 'Oroimenean' eskultura ondoan kontzentrazioa egingo dute udal ordezkariek eta bertaratu nahi duten herritarrek. 11:00etan egingo dute elkarretaratzea, eta ondoren, lore eskaintza egingo dute eskultura aurrean, herriko biktima guztiak oroituz. Memoriaren Eguna azaroaren 10ean da, baina hauteskundeak tarteko, hilaren 14ra atzeratu dute aurten ekitaldia. Udalak ekimenean parte hartzeko dei egin die herritarrei.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide