Zein da 'oillogaitze' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Maxixatzen.eus

Maxixatzenek, Azkoitiko euskarazko hitzak bultzatu asmoz, Azkoitiko hitz bat argitaratzen du astero. Joan zen ostiralean 'mandixue' hitzaren esanahia erakutsi zuen webgunean. Oraingoan, 'oillogaitze' hitza aukeratu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Oillogaitze bikoteen arteko haserreari esaten zaio.

Adibidez, honako modu honetan erabil daiteke:

  • Azkoitiko hizkeran: «Pareja guztixek oillogaitze pasatze omen debe bigarrengo urtin».
  • Euskara batuan: «Bikote guztiak haserretu egiten omen dira bigarrengo urtean».

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide